miércoles, 12 de noviembre de 2008

11AMAIKA IKUSTEKO BIZITZEKO


Hamaika telebistak bere geroari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Leioako unibertsitatean; horrela, telebista digital honen etorkizuna aztertzeko.
Hamaika, tokiko telebista digitalen sare berria, Iñaki Uriak, zuzendari nagusiak, aurkeztu du.
Talde honen helburu nagusia euskarazko telebistak eta komunikabideak hedatzeko aukera izatea da.

Zer da Hamaika telebista?
- Tokiko euskarazko telebistak hedatzeko egitasmoa da.
- Eskualde bakoitzean, euskarazko telebista bat bermatzeko eta tokiko telebisten sare bat antolatzeko aukera da.
- Hamaika telebistaren xedea da telebista gazte, garaikide, bizi, hiriko, eta parte hartzailea plazaratzea.

Telebistaren sustatzaileak edo fundazioaren patronak honako enpresak dira: CMN TV (Deia/Diario de Noticias/Diario de Noticias de Álava/Noticias de Gipuzkoa), EKHE (Gara/Le Journal), EKT (Berria/Hitza), Euskaltel, Elkar eta Bainet TV.

Hamar telebista berri jarri behar ditu martxan Hamaikak. Aurrenekoa Bilbon izango da. Donostia eta Gasteiz etorriko dira ondoren eta pausoz pauso tokian tokiko telebisten mapa osatuz joango dira hurrengo hilabeteetan.
Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak banatu dituen emisio-eskualdeen arabera honako 15 leku hauetan izango dira: Bizkaian, Bilbo, Durangaldea, Ezkerraldea (Barakaldo), Mungialdea, Busturialdea-Lea Artibai (Gernika)* eta Uribe Kosta (Getxo) ikusteko aukera izando dute. Gipuzkoan, Donostia, Debabarrena (Eibar), Oarso-Bidasoa (Irun), Debagoiena (Arrasate)*, Goierri (Beasain)*, Tolosaldea* eta Azpeitia-Zarautz*. Eta Araban Gasteiz eta Aiara.
Honez gain, Nafarroako eta Iparraldeko tokian tokiko telebistekin ere harremanetan dago hamaika.

Telebista honek Bilbo aukeratu zuen hasteko, alde batetik, beti Gipuzkoatik hasten delako horrelako gauzak burutzen eta beste aldetik, Bilbok potentzialitate handia duelako eta gaztetasunarekin eta urbanotasunarekin lotuta baitago.

Programazioari dagokionez, hauen helburua Bilbon, 2008ko abenduan hastea da eta egunero bi orduko produkzio propioa emititzea da. Gainera, programazioa bi ataletan banatuko dute, alde batetik, Bilbon zentratuko dira eta bestetik, orokorragoko gaiak landuko dituzte, adibidez, gai kulturalak.

11amaika telebistak zu partaide nahi zaitu!