sábado, 25 de octubre de 2008

WIKIPEDIARAKO SARRERA

UHINAK IRRATIA





Irrati Uhina Aiaraldeako herri irrati librea da. Irrati honek azken urteotan izugarrizko urratsak eman ditu; estudio eta irratsaio berri eta propioak lortu ditu, eguneroko euskarazko albistegiekin etab. Gainera, web orrialde propioa du edonoren eskura dagoena.; on line ere entzun daiteke irrati honek eskeintzen dituen albistegiak.
1999. urtean jaio zen egitasmo hau gaur egun errealitate bihurtu dena. Buruhauste eta oztopo asko gainditu ondoren, Uhina Irratiak aurrera ateratzea lortu du
Irrati honetan genero ezberdinak topatzeko aukera dago, bai historia, bai musika, bai umorea... Dena den, apostu nagusiena Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Orozko, Laudio, Artziniega eta Arrankudiagako albisteak bildu, landu eta euskaraz aireratzen dituen erredakzio egitura jarri dute martxan. Eguneroko albistegiak eskeintzen dituzte goizean goiz eta gau partean; egunon aiaraldea irratsaioan eta gauerdiko balkoian hain zuzen.
Irratu honek urteekin aurreratu ahala, irrati librea denez, ez dago diruz sobraturik eta soilik 120 bazkide dira…Beraz, bazkide gehiago izanik gehiago aurratuko litzake.

TOP 7

Hona hemen nire TOP 7 zerrenda:
1. Google ( www.google.es) : Informazioa, bideoak, argazkiak, berriak... bilatzeko webgune garrantsitzuenetariko bat da. Bere lehendabiziko helburua bilatzaile gisa aritzea bada ere, honetaz gain, posta elektronikoa( Gmail) , bideoak igotzeko, Google Product Search, eta GoogleEarth zerbitzua eskaintzen ditu.
2. Youtube ( www.youtube.com) : Norberaren bideoak erakusteko edota beste batzuenak ikusteko webgunea dugu , hau da, interneten bidez bideo digitalak ikusteko aukera eskeintzen duen webgunea. Youtubek musikal bideoak, programa bideoak, etxeko bideoak kokatzen ditu.
3. Blogger ( www.blogger.com) : Gaur egun bakoitzak bere pentsaerak, iritziak, kexak, dudak,...plazaratzeko modu aproposa da webgune hau. Bertan, bideoak, azalpenak,... aurki ditzakegu. Gainera, honek blog bat izateko aukera eskeintzen du.
4. Elebila ( www. elebila.eu ) : Interneteko mundu zabalean bilaketak egiteko euskarazko izaera gramatikala kontuan hartzen duen lehen bilatzailea sortu da. Horri esker, orain arte topatzen zailak ziren euskarazko informazioak errazago aurkitzeko aukera izango dugu
5. CNN ( www.cnn.com) : Cable News Network (Cadena de Noticias por Cable). Estatu batuetako hedabide hau munduko garrantzitsuenetarikoa da. Honek munduan gertatzen diren berri garrantzitsu guztiak plazaratzen ditu espezializatutako kateei esker.
6. Zamzar ( www.zamzar.com) : Ikus-entzunezkoen munduan, askotan arazoak izaten dira artxibo mota desberdinak direla medio. Zamzar arazoari aurre egiteko webgunea da, eta edozein artxibo beste artxibo mota diferente batean bihurtzeko gauza da.
7. Hiztegia ( www.hiztegia.net) : Komumikazioaren alorrean hiztegiak oso beharrezkoak dira eta web orrialde hau bai hiztegi orokorrak, kontsulta, sinonimo-antonimoak, entziklopedia, herriz herriko hizkera, , corpus, software etab.. eskeintzen ditu.