sábado, 25 de octubre de 2008

TOP 7

Hona hemen nire TOP 7 zerrenda:
1. Google ( www.google.es) : Informazioa, bideoak, argazkiak, berriak... bilatzeko webgune garrantsitzuenetariko bat da. Bere lehendabiziko helburua bilatzaile gisa aritzea bada ere, honetaz gain, posta elektronikoa( Gmail) , bideoak igotzeko, Google Product Search, eta GoogleEarth zerbitzua eskaintzen ditu.
2. Youtube ( www.youtube.com) : Norberaren bideoak erakusteko edota beste batzuenak ikusteko webgunea dugu , hau da, interneten bidez bideo digitalak ikusteko aukera eskeintzen duen webgunea. Youtubek musikal bideoak, programa bideoak, etxeko bideoak kokatzen ditu.
3. Blogger ( www.blogger.com) : Gaur egun bakoitzak bere pentsaerak, iritziak, kexak, dudak,...plazaratzeko modu aproposa da webgune hau. Bertan, bideoak, azalpenak,... aurki ditzakegu. Gainera, honek blog bat izateko aukera eskeintzen du.
4. Elebila ( www. elebila.eu ) : Interneteko mundu zabalean bilaketak egiteko euskarazko izaera gramatikala kontuan hartzen duen lehen bilatzailea sortu da. Horri esker, orain arte topatzen zailak ziren euskarazko informazioak errazago aurkitzeko aukera izango dugu
5. CNN ( www.cnn.com) : Cable News Network (Cadena de Noticias por Cable). Estatu batuetako hedabide hau munduko garrantzitsuenetarikoa da. Honek munduan gertatzen diren berri garrantzitsu guztiak plazaratzen ditu espezializatutako kateei esker.
6. Zamzar ( www.zamzar.com) : Ikus-entzunezkoen munduan, askotan arazoak izaten dira artxibo mota desberdinak direla medio. Zamzar arazoari aurre egiteko webgunea da, eta edozein artxibo beste artxibo mota diferente batean bihurtzeko gauza da.
7. Hiztegia ( www.hiztegia.net) : Komumikazioaren alorrean hiztegiak oso beharrezkoak dira eta web orrialde hau bai hiztegi orokorrak, kontsulta, sinonimo-antonimoak, entziklopedia, herriz herriko hizkera, , corpus, software etab.. eskeintzen ditu.

No hay comentarios: